XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Energiaren ezaugarriak

Energian oinarritzen da gurea bezalako gizarte industrializatua. Garrantzizkoak diren zenbait ezaugarri dauzka energiak beronen erabilpena ulertu eta beronen kontsumoa aurreztu ahal izateko.

Energia kontserbatu egiten da

Sistema baten energia ez da, ez sortzen, ez desegiten; transformatu bakarrik egiten da. Ezaugarri hau energiaren kontserbazio printzipio gisa ezagutzen da eta jakintzaren zutabeetako bat da.

Garraiatu egin daiteke

Leku batetik bestera eraman daiteke garraiatzen duen sistema baten bidez.

Esate baterako, malguki konprimatuak beste bat estutu dezake, honek beste hirugarren bat, eta honela bata bestearen segidan. Garraia genezake energia malguki katea batean zehar.

Metatu egin daiteke

Behar denean erabiltzeko, metatu egin behar da era desberdinez.

Imajina ezazu Eguzkiaren argiak ur-depositu bat berotzen duela.

Eguzkiaren energia metatu dugu bero gisa.

Urtegian bildutako ura da energia metatzeko beste modu bat.

Ateak zabaltzean, urak turbinak higituko ditu lana sortuz.

Transformatu egin daiteke

Energia-mota batzuk erabilgarriago diren beste batzuetara eralda daitezke.

Pilaren energia kimikoa energia elektriko bihur daiteke irratia martxan jartzeko.

Energia elektrikoa argi eta bero, hau da, argi-energia eta bero-energia bihurtzen da bonbilan.

Degradatu egin daiteke

Ezinezkoa da sistema baten bero guztia lan bihurtzea.

Energia garraiatu, metatu, transformatu edo lana ekoizteko erabiltzen denean, honen zati bat energia kalorifiko bero bihurtu eta galdu egiten da.

Beroa da kalitate gutxieneko energia-mota.

Lan guztia bero bihur daiteke, baina ezinezkoa da beroa erabat lan bihurtzea.

Piztutako bonbilan energia elektrikoaren zati txiki bat soilik bihurtzen da argi. Gehiena bero gisa barreiatzen da.

Ziklistak bizikletaren pedalei eragiten dienean, energiaren zati bat bero bihurtzen da marruskadurarengatik. Horregatik, bizikleta ondo koipeztatua eramatea komeni da.

Energia materia bihur daiteke eta materia energia. Eraldaketa honek Einsteinen ekuazio ezagunari jarraitzen dio:

Eguzkiaren argiak bertan sortzen den energia gureganaino garraiatzen du.

Bonbiletan, energia elektrikoa argi eta bero bihurtzen da.

Energia-mota guztiak kalitatea galduz doaz erabiltzen diren heinean.

Azkenean, denak erabat degradatu eta bero bihurtzen dira: energia termikoa.